Irulegiko Eskua aurkitu zuen ikerketa taldeak jasoko du 2022ko Sabino Arana saria

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Silva Rodrigo 2023ko urtarrilaren 13a

Mattin Aiestaran, Irulegiko aztarnategiko zuzendaria. Argazkia: IƱigo Uriz/Foku

Irakli Kobajidze politikaria, Mikel Sanchez sendagilea, Aspace Gipuzkoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Euskadi-Ukraina elkartea ere sarituko dituzte.

Sabino Arana Fundazioak jakinarazi du nortzuk jasoko duten 2022ko Sabino Arana saria. Irulegiko Eskua aurkitu zuen ikerketa taldea, Irakli Kobajidze politikaria, Mikel Sanchez sendagilea, Aspace Gipuzkoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Euskadi-Ukraina elkartea sarituko dituzte. Mireia Zarate fundazioko presidenteak eman du sarien berri, Bilbon. Sari banaketa urtarrilaren 29an egingo dute, Arriaga antzokian, 12:00etan.

«Arkeologia taldeak ederto barruratu ditu Jose Miguel Barandiaranen hitzak: nora goazen jakiteko, nondik gatozen jakin behar dugu», esan du Zaratek. Taldea eskertu nahi izan du, «denbora luzean egindako lanagatik». Izan ere, ziurtatu du aurkikuntza horrek ondorio garrantzitsuak ekarriko dituela euskal gizartearentzat, baita hizkuntzarentzat ere.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!