Joan den igandean Mirentxu Elosegi Garmendia zendu zen, Tolosan (Gipuzkoa), 88 urte zituela. ETAk bahitu zuen emakume bakarra izan zen. 1982. urtean hamahiru egunez eduki zuten bahituta, haren familiak erreskatea ordaindu zuen arte. Boinas Elosegui enpresaren jabea zen Elosegi familia.