Ikusi, ikasi eta erabili

Erabiltzailearen aurpegia Julen Etxeberria 2023ko urtarrilaren 4a

Xabi Tolosa, pilota jotzeko prest, Binakako Txapelketan jokatutako partida batean. ARITZ LOIOLA / FOKU

Jokin Altuna eta Xabi Tolosa oso ondo ari dira: lau garaipen dituzte jada. Atzelariak dioenez, «oso baliagarria» zaio binakakoan aritu zen lehen aldian pilatutako esperientzia.

Oroitzapen ederra du Xabi Tolosak (Anoeta, 1995) aurreko binakakoaz. Lehen aldiz aritu zen titular gisa, Joseba Ezkurdiarekin, eta «ikaragarri gozatu eta ikasi» zuen.

Ikasitakoa «oso baliagarri» ari zaio izaten bigarren aldian. Jokin Altunarekin ari da. Oso ondo ari dira: bigarren postuan dira, eta lehen sei partidetatik lau irabazi dituzte —Tolosak Danel Elezkanorekin irabazi zuen bat—. Aldea dago iazkoarekin konparatuta. Neurketa kopuru bera jokatuta, garaipen bakarra zuten arbizuarrak eta anoetarrak, eta txapelketan bost lortu zituzten, orain dituztenak baino bakar bat gehiago.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!