Ahots bi, baina ez bi ahotsetara, prostituzioaz

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Iraola 2022ko azaroaren 22a

Argazkia: Andoni Canellada / Foku

Amelia Tiganus eta Aurora Iturrioz prostituzioaz solastatu dira. Abolizionismoa du helburu lehenak; legez arautzea, berriz, bigarrenak. Zenbait adostasun badira mezuetan.

Jendea erruz joan zen asteazkenean Tolosara (Gipuzkoa), Tolosako Asanblada Feministak prostituzioaz jarduteko antolatu zuen hitzaldira. Feminismoan ezagunak dira gaiaren inguruko bi korronte nagusiak, eta biek izan zuten ordezkaritza: Amelia Tiganusek abolizioaren aldeko jarrera defendatu zuen, eta Aurora Iturriozek prostituzioan ari diren andreen egoera arautzearen aldeko argudioak eman zituen. Alde eta kontra, jarrera sutsuak pizten dira usu gai horren inguruan, eta bi korronteen arteko dema nabarmendu egiten da. Baina, pentsamenduak soseguz aurkezteko guneetan, errazagoa izaten da adostasunak ikustea, eta argitu ziren hitzaldian ere halako printza zenbait. Ezin bestela, zuztarreko adostasunak ere izan ziren, biek bat egiten baitute feminismoaren oinarrizko printzipio askoren inguruan. Ez ziren ahots bitara aritu, baina, zenbait konpasetan, doinuak bat zetozen.

Ez zuten elkarrekin eztabaidan jardun: bakoitzak bere argudioak eman zituen, banakako solasaldietan. Entzuleek biak eskertu zituzten, txaloekin, ekarpenekin. Han jasotakoak dira hitzok.

Jarraitu irakurtzen hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!