Enkarni Genuak jasoko du Manuel Lekuona saria

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Lizarralde 2022ko urriaren 26a

Txotxongilo sortzaile, idazle eta kultur dibulgatzailea da Genua, eta, besteak beste, Titirijai nazioarteko jaialdiaren eta Topic txotxongiloaren nazioarteko zentroaren sorreraren bultzatzaileetako bat izan da, biak ala biak Tolosan.

Enkarni Genua (Donostia, 1942) antzerki sortzaile, idazle eta kultura dibulgatzaileak jasoko du aurten Manuel Lekuona saria. Eusko Ikaskuntzak 1983an sortu zuen sari hori, euskal kulturaren alde egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona ospetsuen obra osoa goratzeko.

Horrela, Eusko Ikaskuntzak orain arte saritu ez duen sormenaren esparrua aitortu nahi izan du, eta Genuaren ekarpena balioan jarri. «Txotxongiloen bidez, Enkarni Genuak euskal mitologiaren kondairak biziberritu eta gizarteratu ditu, ahozko transmisioaren bidez haurrenganaino helduz, euren iruditeria aberastuz eta euskal ahozko tradizioa balioan jarriz» nabarmendu du Eusko ikaskuntzak ohar baten bitartez. Baldintza zailetan eta baliabide gutxirekin «txotxongiloen euskarazko emanaldiak nazioarteko jaialdietara eraman ahal izan dira, euskal kulturaren sustraiak ederki islatuz» adierazi dute Eusko Ikaskuntzatik.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!