ELKARRIZKETA

«Hazkunde prozesuari eustea da helburua, badugu-eta non hazi»

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Magro Eizmendi 2022ko urriaren 20a

Argazkia: Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian ordezkari gehien duten sindikatuetan bigarrena izateko helburua jarri dio LABek bere buruari, eta Oihana Lopetegi LAB-eko ekintza sindikaleko arduradunak uste du «beste koska bat» igo daitezkeela hauteskunde sindikalen epe trinko honetan.

Udazkenean hasi eta ekainera arte bere ordezkarien %60 izango ditu jokoan LABek. Hauteskunde sindikalen lehen epealdi trinkoa du Lopetegik (Ibarra, Gipuzkoa, 1979), eta prozesu «liluragarria» dela onartu du. Gaur egun Hego Euskal Herrian ordezkari gehien duten sindikatuetan hirugarrena da LAB (%19,08), eta CCOO puntu batera du (%20,06).

Kanpaina hasierako hitzaldian, Igor Arroyo koordinatzaile nagusiak esan zuen Euskal Herriko bigarren sindikatua izatea dela LABen helburua. CCOO puntu batera duzuela kontuan hartuta, langa altu jarri duzue.

Ez da erraza izango, baina egia da azken urteetan gehien hazi den sindikatua garela, eta uste dugu hazkunde horri eutsiko diogula. Helburu zehatz bezala, [Euskal Autonomia] erkidegoan dugun bigarren postua egonkortu nahi dugu, eta Hego Euskal Herrian bigarren izatera gerturatu. Zail ikusten dugu epe trinko honetan lortzea, baina gerturatu gaitezke. Koska bat igo nahi dugu norabide horretan, eta hurrengo epealdi trinkoan bigarren izatera iritsi.

Azken urteetan gehien hazi den sindikatua da LAB —2010ean %15,3ko ordezkaritza zuen—. Eutsi al diezaioke erritmo horri?

Langileek erabaki beharko dute. Guk bilakaera horri eutsi dakiokeela uste dugu, guk egiten dugun sindikalismoak harrera ona duelako, eta badugulako non hazi. Euskal sindikalismo berria gara, eremu tradizionaletik harago sindikalismoa eremu prekarizatuetara eraman duena. LAB haztea albiste ona da langileentzat.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus-en.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!