Istripu larria gertatu da gaur iluntzean Anoetako tren geltokian; tren batek gazte bat harrapatu du, eta bertan hil da.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak aditzera eman duenez, 20:55ean jaso dute abisua, eta apur bat lehenago gertatu da ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute deus egin. Segurtasun Sailak berak jakinarazi duenez, 18 urte zituen hil den gazteak.