Siemens Gamesaren kaleratzeen planak alarma piztu du lantokietan

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Martin 2022ko irailaren 30a

Alemaniako konpainiak 2.900 langile kaleratu nahi ditu, eta aurreikusi du horietatik 475 Espainiako Estatuko lan zentroetakoak izatea. Euskal Herrian du langile gehien (2.600), tartean, Asteasun.

Aspaldikoa da Siemens Gamesa eragiten ari den kezka, eolikoen konpainia emaitza txarrak harilkatzen ari baita azken urteotan. Kezka hori alarma bihurtu da, ordea, Alemaniako zuzendaritzak iragarri duen kaleratze plana dela eta: mundu osoan 2.900 behargin gutxiagorekin utzi nahi du lantaldea (talde osoaren %10 baino gehiago), eta Espainiako Estatuan 475 langile kaleratzea aurreikusi du. Euskal Herrian du langile gehien, eta litekeena da euskal lan zentroetan gogor jotzea Munichek hartu duen neurri traumatikoak.

Batera edo bestera, Siemens Gamesa konpainiak ez du jakinarazi Euskal Herrian kaleratzeak egingo dituen ala ez, baina Alemaniako multinazionalak presentzia handia dauka hemen: Zamudion eta Mungian (Bizkaia), Sarrigurenen (Nafarroa) eta Asteasun (Gipuzkoa). 2.600 langile dira guztira Euskal Herrian, Nafarroan gehienak (1.600 inguru).

Jarraitu irakurtzen hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!