Elkarrizketa

«Bertakoak direnekin euskaraz egiten dut lehenengo hitza»

Erabiltzailearen aurpegia Iraia Irazusta Mujika 2022ko irailaren 1a

Ama hizkuntza arabiera du, baina harategiko kartelak arabieraz eta euskaraz jarri ditu Cherbak marokoarrak. Tolosan du harategia, eta euskara ikasten ari da orain. Lehen hitza euskaraz egiten saiatzen da.

Duela hemeretzi urte etorri zen Euskal Herria Abdelfattah Cherbak (Benimellal, Maroko, 1979). Euskara ikasten ari da, eta bere harategian produktuak identifikatzeko kartelak bi hizkuntzetan jarri ditu: euskaraz eta arabieraz.

Zergatik jarri dituzu kartelak bi hizkuntzetan?

Bi arrazoirengatik jarri ditut bi hizkuntzetan. Lehenengoa: Euskal Herrian gaudelako, eta, bertako hizkuntza euskara denez, hala jartzea erabaki dudalako. Bigarrena: nire ama hizkuntza, arabiera, ez ahazteko. Gustatzen zait biak kartel berean uztartzea.

Azkenaldian, Twitter sare sozialean harategiko argazkia zabaldu da. Harrituta zaude argazkiak izan duen harreragatik?

Egia esan, ez nekien argazkia zabaldu zenik ere [barrez]. Nahiko lanpeturik ibili naiz azkenaldian, eta ez dut ezer ikusteko aukerarik izan. Pozten naiz harrera ona izan duelako.

Norbaitek lagundu dizu kartelak itzultzen, edo zuk zeuk itzuli dituzu?

Lagun batek laguntzen dit itzulpenak egiten. Bera tolosarra da, eta, hizkuntza ondo menperatzen duenez, berak laguntzen dit.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!