Musika Hamabostaldia Leirera itzuliko da, euskal doinu herrikoiekin

Erabiltzailearen aurpegia Leire Perlines Apalategi 2022ko abuztuaren 12a

Argazkia: Jagoba Manterola | Foku

Iñar Sastre organistak euskal konpositoreen lanetan oinarritutako kontzertua emango du bihar, Leireko Monasterioan, Jagoba Astiazaran txistulariarekin batera. Eñaut Elorrieta gonbidatu dute abestera

Donostiako 83. Musika Hamabostaldian, Leireko monasterioa (Nafarroa) izango da Musika Aitzaki ziklo ibiltariko kontzertuetako baten egoitza, bihar, hain justu. Kontzertu hori da Nafarroan egingo den bakarra. 19:45ean izango da emanaldia, eta Jagoba Astiazaran txistulariak eta Iñar Sastre organo jotzaileak Leire: Bide-Gurutze lana aurkeztuko dute. Programa horrek XVIII. mendetik gaurdaino heltzen den musika du ardatz, eta, horretarako, Eñaut Elorrieta abeslaria gonbidatu dute. Hiru musikariek ibilbide musikal bat egingo dute Nafarroako erromanikoaren monumentu horren historian.

Astiazaran eta Sastre prestakuntza klasikoko musikariak dira, eta, azken urteotan, elkarrekin aritu dira Arineketan proiektuan, euskal musika herrikoia aztertzen, jazza eta folk musika uztartuz. Xabier Munibe, Jose Olaizola, Estibalitz Robles, Aita Donostia, Aita Hilario Olazaran, Pablo Sorozabal, Joakin Iruretagoiena, Antton Valverde eta Eñaut Elorrieta euskal musikagileen abesti profanoak eta pieza erlijiosoak aurkeztuko dituzte, hiru bidegurutze bereizita ibilbide horretan zehar.

Segi irakurtzen

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!