Historiaren puzzlea fintzen

Erabiltzailearen aurpegia Olaia L. Garaialde 2022ko abuztuaren 4a

Oinkari dantza taldeko kideak dantzan, herenegun, Villabonan. OLAIA L. GARAIALDE

Amaiurko gazteluaren bosgarren mendeurrenaren harira, 'Aurkituko gaituzuenoi' emanaldia taularatuko dute larunbatean. Taldeka entseatu dute, eta asteartean lehenengo aldiz elkartu ziren Villabonan.

Zelai honetan bertan gertatu zen guztia; gu gauden leku berean. Airean daude oihartzunak, lurrean teoriak. Sentitzen dituzu?». Anabel Arraiza aktorearenak dira hitzak. Et Incarnatus orkestraren melodiaren laguntzaz ahots ozenez eta antzeztuz esan ditu hitzak. Aurkituko gaituzuenoi ikuskizunaren testuaren zati bat da. Jon Maiak zuzendutako ikuskizuna larunbatean taularatuko dute Amaiurren (Nafarroan), 21:30ean. Amaiurko gazteluaren suntsipenaren bosgarren mendeurrenaren harira eginen dute obra.

Lehenengo aldiz elkarrekin entseatzeko bildu ziren asteartean, Villabonan (Gipuzkoa), Anabel Arraiza, Et Incarnatus orkestra, Oinkari dantza taldea eta Jon Maia, besteak beste. Orain arte, beren kabuz entseatu du talde bakoitzak. Bihar lehenengo entsegu orokorra eginen dute, denen artean ikuskizuna bateratzeko. Etzi goizean beste bat eginen dute. «Nahiko puzzle konplexua da; urduritasun handia eragiten du. Paperean eta buruan gauza bat da, baina gero hori exekutatzean, erritmoa ematean eta baldintza teknikoetan kale ez egitean dago misterioa», esan du Maiak.

Dantzariak zoruan eserita daude; oinutsik, luzatzen. Orkestraren melodia fondoan, biolinak nabarmentzen dira.

Segi irakurtzen

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!