Markak ontzeko ziurtasunarekin

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Berastegi 2022ko ekainaren 18a

Urrutian Lucia Orbe eta Garazi Arruti, aurrean, Karmele Gisasola eta Uxue Ansorregi. IBON ERRATZU

Hiru bikote arituko dira gaur emakumezkoen Binakako Pentatloiko finalean: Garazi Arruti-Orbe, Zelai III.a-Ansorregi eta Nerea Arruti-Arbelaitz. Finalisten iritziz, aizkoran erabakiko da garailea.

Ikuskizuna bermatuta dago gaur Tolosako zezen plazan. Bigarrenez Emakumezkoen Binakako Pentatloiko finala jokatuko da (18:00), eta parte hartzaileek argi dute iaz baino emaitza hobeak lortuko dituztela. Garazi Arruti-Lucia Orbe eta Karmele Gisasola Zelai III.a-Ansorregi bikoteak aritu ziren iaz finalean, eta, oraingo honetan, Nerea Arrutik eta Amalur Arbelaitzek osatutako bikotea batu zaie. Beste pizgarri bat. Eta, gainera, emakumezkoen finala eta gizonezkoena ez dira egun berean egingo estreinakoz. Egin beharko duten lana ez da aldatu: 63 kiloko bola hogei aldiz altxatu, 250 kiloko harriari tiraka bi plaza osatu, 45 ontzako bi enbor moztu, 25 kiloko txingekin sei plaza osatu eta plazari birak emanez bi kilometro korrika egin.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!