Euskara edo beste ikasi, berdin

Erabiltzailearen aurpegia Irati Urdalleta Lete 2022ko ekainaren 7a

'Hotsetik hitzera. Nola bereganatzen dute hizkuntza haur euskaldunek?' liburuaren aurkezpena, atzo, Donostian. MAIALEN ANDRES / FOKU

'Hotsetik hitzera. Nola bereganatzen dute hizkuntza haur euskaldunek?' liburua aurkeztu dute. Argi utzi dute: umeentzat hizkuntza bat edo beste ikasteak zailtasun maila bera du.

Nola ikasten du haur batek hizketan? Mesedegarri edo kaltegarri zaio etxean hizkuntza bat baino gehiago jasotzea? Errazago egiten al zaizkio hizkuntza batzuk? Irakasleek, logopedek edo gurasoek izan ditzaketen zalantzak dira, eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Maria Juncal Gutierrezek eta Mari Jose Ezeizabarrena tolosarrak erantzun diete, Hotsetik hitzera. Nola bereganatzen dute hizkuntza haur euskaldunek? liburuan, hainbat lanetatik edanda. Ereinek argitaratu du, eta atzo aurkeztu zuten, Donostian. Ezeizabarrenak erantzun zien galderei: «Lehen hizkuntza ikasterakoan, denak dira berdin erraz edo zail». Eta ikasteko prozesua ere bertsua da, hizkuntza euskara edo beste edozein izan. Hala dio liburuak: «Lehen hizkuntza urraska ikasten dute haurrek, eta, harrigarria bada ere, oso antzeko garapen urratsak egiten dituzte edonon eta edonola bizi diren haurrek».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!