Elkarrizketa

«Off-eko ahotsa ez dut asko sartuko»

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Urkizu 2022ko maiatzaren 24a

Javier Colomore etxean —ezkerrean—, Jon Martija galderak egiten —eskuinean—. Ostiralean sareratuko dute. G. RUBIO / FOKU

Elkarrizketatuaren esaldi batekin hasi ohi da Jon Martija tolosarraren Estamos dentro podcasta (EITB Podkast atarian entzungai). «Gonbidatuen etxean giro berezia sortzen da», azaldu du.

Herri Irratian eta Onda Vascan 23 urte egin zituen Jon Martijak (Tolosa, 1971). Egun, Dimension publizitate agentziako komunikazio arduraduna da.

Dimension publizitate agentzian nolako lana egiten duzu?

Gauza desberdinak egiten ditut: sare sozialetarako testu eta eduki asko, web orrietarako testuak, eta publizitatetik at dauden proiektuetan ere aritzen naiz. Gizarte proiektuak daude tartean. Orain, gastronomiarekin lotutako aplikazio bat prestatzen ari gara.

Aurretik, 23 urte egin zenituen irratian. Aldaketa handia izango zen, ezta?

Goizeko magazina aurkezten ari nintzen Onda Vascan, baina ez zen niri gehien gustatzen zitzaidan saioa. Dimensionekoen proposamena iritsi zen, eta jauzi egin nuen beste mundu horretara. Eskarmentua hartu dut gauza politetan, eta gustura nabil.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!