Elkarrizketa

«Begirada da idazle baten baliabiderik inportanteena»

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Sarasola 2022ko maiatzaren 17a

Andoni Canellada/FOKU

Molde laburrean aritzea da Karlos Linazasoro idazle tolosarraren marka, baita umore garratza, absurdoa eta ironia baliatzea ere. Hala ondu ditu bere azken bi liburuak ere, ibilbide osoan landu duen estiloari eutsiz.

Ez dira asko berrogei liburutik gorako obra osatu duten idazleak. Horietako bat da Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962), baina ez du gustuko berari emankor adjektiboa eranstea. «Onez esaten bada bai, baina peioratiboki bezala esaten dutela uste dut. Ni ez naiz prolifikoa, ni langilea naiz, eta ez dira gauza bera». Hiru hamarkadako ibilbidean, genero ia guztietan atera du lanen bat, eta liburuzain lanbideak utzi dizkion denbora tarte ia guztiak idazteko baliatu izan ditu urte luzez. Nekatu dela aitortu du orain; idazten segitzen badu ere, idazletza lasaiago bizi nahi du aurrerantzean, bere estiloari uko egin gabe, betiere.

Laburrera jo duzu azken bi lanetan ere, Bizipox eta Samuel eta Slawo liburuetan. Zer ematen dizu labur aritze horrek?

Beti izan dut zaletasun hori, sekula ez dut idatzi nobela bat; gehienez ere ehun orritik pasatzen ez diren horietakoak izan dira, ipuin luzeak, azkenean. Mikroipuinak ere lehen liburutik jorratu izan ditut. Hemen ez dago ohiturarik, baina estatu espainolean, Hego Ameriketan... badute tradizio bat, eta asko erakarri nau beti. Ez naiz sekula nobelazalea izan; gazte-gaztetatik poesia eta ipuina idatzi edo irakurri izan ditut batez ere.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!