Irizar e-mobility greban

Aurreakordioa egin dute Irizar e-mobilityn

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2022ko maiatzaren 13a

Lan itun berria sinatu arte grebari eutsiko diotela esan dute langileek; bihar egitekoa zuten manifestazioa bertan behera utzi dute.

Aurreakordioa egin dute Adunako (Gipuzkoa) Irizar E-mobilityko enpresa batzordeak (8 ordezkari LABek eta 1 ELAk eta zuzendaritzak. Hemeretzigarren greba egunean lortu dute lan gatazka desblokeatzea. Dena den, grebalariek erabaki dute lanuzteei eustea enpresa itun berria «erabat argitu eta sinatu arte». Batzordeak bilera egingo du bihar langileekin, eta han emango ditu aurreakordioari buruzko xehetasunak.

Hori hala, bihar arratsaldean Andoainen egitekoa zen manifestazioa bertan behera uztea erabaki dute eta, horren ordez, kontzentrazio informatibo bat egingo dute. Era berean, biharko antolatutako elkartasun jaialdiari eutsiko diote eta han biltzen duten dirua Irizar taldeko Alconza enpresako (Berango, Bizkaia) grebalarientzat izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!