Orixeren hitzei doinua jartzen, ahanzturan eror ez daitezen

Erabiltzailearen aurpegia Miren Mujika Telleria 2022ko maiatzaren 6a

Donosti Ereskiko kideak, atzo, Donostiako kaiko San Pedro elizan. MAIALEN ANDRES / FOKU

Donosti Ereski Gregoriar Scholak doinuz josi ditu Orixeren hitzak, eta disko-liburu batean jaso ditu, «herriak kanta ditzan».

Denboraren poderioz «baztertuta» utzi diren bi funtsezko elementu ekarri ditu gogora Donosti Ereski Gregoriar Scholak: Nicolas Ormaetxea Orixe eta musika gregorianoa. Baita biak uztartu ere, «Orixeren itzulpenek gregorianoan izan duten eraginagatik». Izan ere, guraso literariotzat daukate abesbatzako kideek. Horrenbestez, disko-liburu batez eskertu nahi izan diote euskal kulturari egindako ekarpena: Orixeren oparia: gregorianoa euskaraz izenburupean.

Bi efemeride ospatzen ditu elkarteak argitara eman berri duen proiektuak. Batetik, Donosti Ereski elkartearen sorreraren 50. urteurrena, eta, bestetik, Orixeren heriotzaren 60. urteurrena. Hala, poeta esker onez omendu nahi izan dute disko-liburuan: «Ez dugu zalantzarik Orixeren itzulpenak gregorianoz kantatzean bizi berri bat hartuko dutela zaletuen artean».

«Donosti Ereskik herriari oinordetzan utzitako altxor bat da, denon gozamenerako». Hala definitu dute kideek proiektua. Izan ere, 212 orrialdeko partitura liburu bat argitaratu du abesbatzak, eurek landutako ehun pieza baino gehiagorekin, «notazio gregorianoan eta notazio modernoan». Horietatik, 50 abesti aukeratu dituzte, eta bi CD osatu dituzte aukeratutako kantuekin, «herriak erabil ditzan».

Jarraitu irakurtzen Berrian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!