Kilkerren inurri lanak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Astiz 2022ko maiatzaren 1a

Maiz zail suertatzen zaie sortzaileei berak ere langileak direla ulertaraztea. Euren lanbideaz eta hari esker bizimodua ateratzeko dituzten zailtasunez aritu dira BERRIArekin Maite Gurrutxaga ilustratzaile amezketarra, Pako Aristi idazlea, Gaizka Insunza musikaria, Oihana Iguaran Amasako bertsolaria eta Jurgi Ekiza musikaria.

Erabat kontra dute fabula. Eguneroko lan erregular eta neurgarrian dabilen inurri errespetagarriaren aldean, alferkerian irudikatzen du kontakizunak kilker kantaria, eta maiz irudi horrexen kontra aritu behar izaten dute borrokan sortzaileek. Etengabe suertatzen zaie eurena ere lana dela aldarrikatu beharra. Langileen Egunean kilker izate horrek dakartzan inurri lanei buruz hizketan jarri nahi izan ditu BERRIAk Maite Gurrutxaga ilustratzailea, Pako Aristi idazlea, Gaizka Insunza musikaria, Oihana Iguaran bertsolaria eta Jurgi Ekiza musikaria. Fabulazkoa izatetik urrun dagoen lanbide bat darabilte ahotan: prekaritateak irentsitako bizimodu bat, ziurtasunik batere gabekoa eta burokraziak blaitutakoa.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!