Eskulturari hauspoa emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Sarasola 2022ko apirilaren 29a

Uxue Lasa Euskal Eskultoreen Elkarteko lehendakariordea, Kilometroak festari laguntzeko berrogeitik gora artistak egin duten erakusketan, Ibarran. JON URBE / FOKU

Euskal Herri osoko hamarnaka artistak Euskal Eskultoreen Elkartea sortu dute. Beren lana ezagutaraztea dute xede nagusi; horretarako, erakusketa kolektiboak aurkezten ari dira. Villabonako Uxue Lasa Ameztoi da elkarteko lehendakariordea.

Eskultura izan da euskal artearen ikur nagusietako bat urte luzez. Gaur egun ere, ugari dira adierazpide hori lantzen duten artistak, baina arlo horretako hainbat sortzailek uste dute horietako askoren izenak eta obrak ez direla hain ezagunak herritarren artean. «Egia da hemen figura handiak ditugula eskulturan, gure maisuak izan direnak, baina gaur egungo eskultore gazteei buruz ez dugu askorik entzuten, eta zaila da haien lana ikustea», Uxue Lasa Ameztoiren hitzetan. «Beti Oteiza, Txillida eta Basterretxea aipatu ohi dira; lan handia egin zuten bere garaian, eta erreferenteak dira gu guztiontzat, baina iruditzen zaigu eskultore berrien lanak ikustea falta dela, izen berriak ekartzea, emakumeenak bereziki». Hutsune hori betetzeko asmoz, Euskal Eskultoreen Elkartea sortu dute Euskal Herri osoko dozenaka artistak.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!