Absurdoaren mila aurpegi

Erabiltzailearen aurpegia Miren Mujika Telleria 2022ko api. 22a, 11:58
Andoni CANELLADA | FOKU

'Samuel eta Slawo' narrazio bilduma argitaratu berri du Karlos Linazasorok, Alberdania argitaletxearekin. 86 ipuin labur bildu ditu lan horretan, eta, ohi bezala, umore beltza izan du arma, absurdoaren mila aurpegiak agerian utziz

Pazienteari entzutea bada psikoanalista baten lana, alderantzizko lana egin du Karlos Linazasorok (Tolosa, Gipuzkoa, 1962) Alberdania argitaletxearekin argitaratu berri duen liburuan: Samuel eta Slawo. «Pazienteari hitz egiten dio, barrenak mugitzeraino». Hala azaldu du Jorge Gimenez editoreak. «Inongo gupidarik gabe, gainera». Ohi bezala, umore beltza darabil idazleak, absurdoari begiratzeko modu pertsonal bat.

Ipuin laburrez osaturiko narrazio bilduma bat da Samuel eta Slawo. Nekez iristen da 150 orrialdera, baina 86 piezaz dago osatuta. Ipuin motzak dira horietako batzuk; mikroipuinak. Beste batzuk, ordea, ez dira horren laburrak: «Elkarrizketa bidez emanak dira horiek, eta oso gertu daude antzerki gidoi batetik», gehitu du Gimenezek.

«Hire betiko gaiak ekarri dituk». Hala zuzendu zaio editorea Linazasorori. Eta hori baieztatu du idazleak: «Liburu honetan ez dago nire bidetik asko urruntzen den ezer; betiko gaiak ekarri ditut, betiko ironia eta umore beltzarekin». Samuel Beckett eta Slawomir Mrozek idazleen umore absurdoak miresten ditu, eta eurei egin nahi izan die erreferentzia: «Niretzat, bi maisu handi dira, eta nire literatur lanetan oso presente egoten dira beti».

Segi irakurtzen...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!