Epaiketaren zain, libre gelditu da Nekane Txapartegi

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Ane Txoperena Iribarren 2022ko apirilaren 5a

Espainiako Auzitegi Nazionalean aurkeztu du bere burua, Iñigo Iruin abokatuaren laguntzaz. 18/98 auziaren harira atxilotu, torturatu eta zigortu zuten, eta Suitzan zegoen ordutik. Dokumentuak faltsutzea baino ez diote leporatzen orain, ETArekin inolako loturarik gabe.

Hamabost urteren ondotik libre da Nekane Txapartegi, eta Euskal Herrian bizitzeko moduan. Hainbat urtez Suitzan bizi izan den euskal herritarra Espainiako Auzitegi Nazionalera joan da gaur eguerdian, Iñigo Iruin abokatuaz lagunduta, eta han jakinarazi diote dokumentuak faltsutzea baino ez diotela leporatuko.

Aurrez kudeaketak eginak zituzten auzitegiarekin, eta bertan behera utziak zituzten haren aurkako estradizio eta atxilotze aginduak. Epaiketaren zain geldituko da orain, eta Madrilen epaituko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalean, baina ez dute jada ETArekin lotuko. Iruinek BERRIAri azaldu dio dokumentuak faltsutzearen delitua Espainiako Estatutik kanpo egin izana dela epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean egitearen arrazoia. Ez dute datarik jakinarazi.

Hamabost urte atzerrian

18/98 auziaren harira atxilotu zuten Nekane Txapartegi 1999an, Tolosan (Gipuzkoa), Xaki piezaren barnean, eta atxilotu zutenean torturatu egin zutela salatu zuen —bertzeak bertze azaldu zuen inkomunikazioan bortxatu egin zutela—. Espainiako Auzitegi Nazionalak 11 urteko espetxe zigorra ezarri zion 2007ko abenduan, ETAko kide izatea leporatuta, eta, Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea jarrita, azkenean sei urte eta bederatzi hilabeteko zigorra ezarri zioten 2009ko maiatzean, ETA laguntzeaz akusatuta.

Segi irakurtzen...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!