Altuna III _ Binakako Finala 2022

«Altxorra dugu familian»

Erabiltzailearen aurpegia Julen Etxeberria 2022ko martxoaren 29a

Gorka eta Jokin Altuna, hizketan, 2021eko Banakako Txapelketa hasi aurretik, Miribillako pilotalekuan.

Jokin Altunak lehengusua izan du botilero azken buruz burukoan eta lau eta erdikoan: Gorka Altuna. Binakakoan, ordea, ez dago botilerorik. Halere, egunero hitz egin dute elkarrekin, eta partida guztiak aztertu dituzte: «Inoizko binakako onena egin du. Baina erne! Aurkaririk arriskutsuena dira Laso eta Imaz».

Jokin Altunak (Amezketa, 1996) ikusle eta lekuko pribilegiatua izan du irabazi dituen azkeneko bi txapelketetan: buruz burukoan eta lau eta erdikoan. Pribilegiatua, eta oso gertukoa, familiakoa: Gorka Altuna lehengusua (Alegia, 1998). Hura izan du ondoan, botilero lanetan. Hark eman dio aurreneko besarkada txapela irabazi berritan.

«Gozamena da Jokinen botileroa izatea. Batzuetan, ikusle soila naiz, ikusle pribilegiatua: hura ikusi, eta pentsatzen dut sekulako altxorra dugula familian», aitortu du. Zehaztapena egin du aurrera egin aurretik: «Oso argi dut enpresek ez bazioten Ekaitzi [Saralegi] debekatu Jokinen botilero izatea, ni ez nintzela aulkian eseriko». Altuna III.ak herrikide, lagun eta pilotari ohia izan zuen botilero haren kirol ibilbideko aurreneko lau urteetan, 2018an, Eskuzko Pilota Enpresen Ligak (EPEL) enpresatik kanpoko pertsonei botilero izatea debekatu zien arte. Gerora, ia hiru urtez aritu zen Altuna banakako txapelketetan enpresako norbaitek lagunduta; baita bakarrik ere, COVID-19ak eragindako osasun egoerak hala behartuta.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!