Ostiralerako greba bertan behera utzi dute sindikatuek

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2022ko martxoaren 22a

Sindikatuen protesta Eusko Legebiltzarraren aurrean. RAUL BOGAJO/FOKU

Eusko Legebiltzarrean hitzartu dituzten hezkuntza itunaren gaineko zuzenketak aztertu ostean erabaki dute greba ez egitea.

Sindikatuek bertan behera utzi dute ostiralean hezkuntzan egin behar zuten greba. Atzo bildu ziren ELA, LAB, Steilas eta CCOO Bilbon, Eusko Legebiltzarrean hitzartu dituzten hezkuntza itunaren gaineko zuzenketak aztertzeko. Joan den ostiralean lortu zuten akordioa EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta EB-IUk. Miren Zubizarreta ELAko hezkuntza arduradunak adierazi du «gabezia eta zehaztasun falta ugari» ikusi badituzte ere oraingoz grebarik ez egitea erabaki dutela. «Akordioa iragarri zenetik sortu den nahasmen guztiarekin ez dira betetzen datorren ostiralean egiteko baldintzak». Hala ere, ez dute baztertzen gerora mobilizazio gehiago egitera deitzea.

Lau sindikatuek deitu zuten grebara, ez zeudelako ados Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu zuten hezkuntza akordio berri baterako oinarrien zirriborroarekin. Martxoaren 15ean esan zutenez, ez zuten bat egiten edukiekin, ezta eduki horiek finkatzeko erabili den prozedurarekin ere, hezkuntza komunitatea osatzen duten langileen iritzia ez dela kontuan hartu pentsatzen baitzuten. Ostiralean ere protesta egin zuten legebiltzarraren kanpoaldean, eta grebari eta hilaren 28an egitekoa zuten protestari eusteko asmoa erakutsi zuten ordukoan.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!