Elkarrizketa

«Kaleko erabilerarena kate baten azken katebegia da»

Erabiltzailearen aurpegia Julen Aperribai 2022ko martxoaren 17a

Iturria: Jon Urbe/FOKU

Faktore pertsonalek eta komunitarioek eragiten dute euskararen erabileran, Garikoitz Goikoetxea Uemako teknikariaren esanetan (Elduain, 1989). Bi aldagaiak eta horien azpiko mugimenduak kontuan hartuz egin du herri euskaldunenetako kaleko erabilera datuen analisia.

 

Azken neurketan bezainbeste euskara entzun da, proportzioan. Datu orokor horrek zer uzten du agerian eta zer ezkutuan?

Kontuan izan behar dugu lagina aldatu egin dela. 2017ko laginean baino adineko gutxiago dago, eta hortik atera ditzakegun ondorioetako bat izan daiteke adineko gutxiago dabilela gure herrietako kaleetan. Adinekoak dira, hain justu, udalerri euskaldunetan euskara gutxien egiten dutenak. Beraz, horrek badakar euskararen erabilera areagotzea.

Erabilera ezagutzari lotuta erakusten du ikerketak, baina, era berean, erakusten du euskarak, erabilia izateko, ezagutza baino gehiago behar duela.

Soziolinguistikan frogatuta dago euskaldunen dentsitateak, trinkotasunak, erabilera errazten duela. Faktore pertsonalak ere badaude, noski, eta arnasguneetan abantaila bat badaukagu alde horretatik: hiztunen gehiengoak lehenengo hizkuntza euskara du, ohituta dago hizkuntza horretara, etxean hitz egiten du... Beraz, faktore pertsonala badago eta inguruaren faktorea ere bai. Aldiz, zenbat eta euskaldun gutxiago, faktore horiek ez dira hain komunitarioak, eta euskaldunen ezaugarriak ere pixkanaka aldatu egiten dira, udalerri euskaldunetatik irten ahala. Datuetan, alde horretatik, badago atalase bat: ezagutza %80-90 duten herrien eta %80tik beherakoa dutenen arteko tartea handia da.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!