Hezkuntza sistema osoan greba egingo dute martxoaren 25ean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Erabiltzailearen aurpegia Gotzon Hermosilla 2022ko martxoaren 15a

Sindikatuen agerraldia.

ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek deitu dute grebara, hezkuntza lege egitasmoaren aurkako protesta egiteko.

ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek agerraldia egin dute gaur, hezkuntza lege egitasmoarekin ados ez daudela adierazteko. Mobilizazioak iragarri dituzte: besteak beste, greba orokor bat hezkuntza sistema osoan martxoaren 25erako, Araban; Bizkaian eta Gipuzkoan.

Izan ere, hiru egon geroago, martxoaren 28an bilduko da Hezkuntza Batzordea, eta orduan onartuko dute hezkuntza itunerako behin betiko testua. Testu hori osoko bilkuran onetsi beharko dute gero: apirilaren 7an egingo dute osoko bilkura hori, eta bertan onartuko dute hezkuntza itunaren testu definitiboa. Behin osoko bilkurak dokumentua onartuta, Eusko Jaurlaritzari egokituko zaio –dokumentu hori oinarri hartuta– hezkuntza lege berriaren proiektua idaztea. Lege proiektu hori Eusko Legebiltzarrak bozkatu beharko du ondoren.

 

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!