Elkarrizketa

«Sortu baino gehiago, kontatu egin dut»

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Erostarbe Leunda 2022ko otsailaren 16a

Iturria: Jon Urbe/FOKU

Mortu zegoen esparrua; apenas zen inor Youtube euskaraz elikatzen zuenik. Aiora Mujika anoetarra aitzindari izan zen; bost urte egin ditu bidean, ehun bideo utzi ditu sarean. Gero arte bat, agur bat baino gehiago.

Aiora Mujika (Anoeta, 1987) youtuberrak duela hilabete pasatxo sareratu zuen azken bideoa, Aiora Probatxoa sareko ezizen artistikoz. Ehun bideotako ondaretxoa utzi du, oraingoz...

Noiz esan zenion zeure buruari «youtuber izan nahi dut»?

Ez zein izan «youtuber izan nahi dut» bat, baizik eta «Youtube da gustatzen zaidan formatua, eta euskaraz ikusi nahiko nituzke gisakoak, baina ez daude». Neronek ere egin nezakeela erabaki nuen. 2017ko hasieran egin nuen lehen bideoa.

ETB2-ko El Conquistador saioaren ingurukoa, hain zuzen ere. Ikustaldi mordoa: birala bihurtu zen.

Susto galanta! Batu ziren saio hark eman zidala zerbait kontatzeko, haserretu egin bainintzen kontu batekin, eta justu grabatzeko aukera izatea hurrengo egunean, etxean bakarrik nengoelako. Bideoa egin nuen proba modura, jaurti eta... danba, biral egin! Eskerrak adintxo batekin harrapatu ninduen horrek, ze 17 bat urte izan banitu, sare sozialekin eta abar... Garbi izan nuen ekaitz perfektu bat izan zela, eta ez zela ohikoa izango aurrerantzean.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!