Koronabirusa

Murrizketa guztiak bertan behera utzi ditu Jaurlaritzak

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2022ko otsailaren 10a

Osasun larrialdia amaitutzat eman dute, eta Labi bera sakabanatzea erabaki dute. Datorren astelehenetik aurrera sartuko da indarrean Labiren erabakia.

Izurria dela eta ezarritako murrizketa neurri guztiak bertan behera utzi ditu Eusko Jaurlaritzak. Datorren astelehenetik aurrera sartuko da indarrean Labiren erabakia.

Azken asteotako datuak onak direla, eta horretan oinarrituta hartu dutela erabakia, esan du Iñigo Urkullu lehendakariak. Inguruko lurraldeetan egin dutena ere kontuan hartu dute.

Osasun larrialdia amaitutzat eman dute, eta Labi bera sakabanatzea erabaki dute. Halere, «zuhurtasuna mantentzeko» eskatu du Urkulluk. Oinarrizko prebentzio arauak ez ahazteko esan du. «Orain erantzukizunak aginduak ordezkatzen ditu. Prest gaude susperraldirako».

Jarraitu albistea Berrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!