EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du COVID ziurtagiria bi astez luzatzeko Eusko Jaurlaritzak egindako eskaera, bai eta eremu gehiagotara hedatzeko eskaera ere. Luis Garrido epailea buru den auzitegiaren aretoak kaleratu berri duen autoaren arabera, Jaurlaritzak ez du «behar bezala justifikatu» neurriak duen eraginkortasuna; zehazki, dio gobernuak ez duela aski ongi azaldu ziurtagiriak «kutsatzeak murrizteko» duen eraginkortasuna.
Joan den ostiralean Jaurlaritzak baimena eskatu zion EAEko Auzitegi Nagusiari ziurtagiriaren derrigortasuna otsailaren 13ra arte luzatzeko, eta orain arteko establezimenduetan ez ezik, hoteletara, turismo ostatuetara eta joko aretoetara ere zabaltzeko. Atzo, EAEko Fiskaltza ziurtagiriaren erabilera bi astez luzatzearen alde agertu zen, baina ez zuen ontzat jo eremu gehiagotara zabaltzea. EAEko Auzitegi Nagusiak, aldiz, Jaurlaritzaren eskaera biak bota ditu atzera. Hori hala, une honetan 50 mahaikiderentzako baino gehiagorentzako lekua duten jatetxeetan eta gaueko aisialdi establezimenduetara sartzeko baino ez da beharrezkoa izango ziurtagiria, Espainiako Auzitegi Gorenak neurriok babestu zituelako abenduan.
Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.