Elkarrizketa

«Ez dugu txoririk buruan; oso argi dugu kanporaketa dela helburua»

Erabiltzailearen aurpegia Julen Etxeberria 2022ko urtarrilaren 21a

Iturria: Jon Urbe / Foku

Gaizki hasi ziren Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisu: lehen partida irabazi zuten, eta hurrengo bostak galdu. Baina suspertu egin dira, eta azken hiru neurketak irabazi dituzte. Itxaropentsu dago Peña tolosarra: «Uste dut gora egingo dugula».

Hutsik dago Beotibar pilotalekua, Tolosan (Gipuzkoa). «Askotan jokatu dut hemen, batez ere gaztetan. Profesionaletan, ordea, nahi baino gutxiagotan aritu naiz», aitortu du Jon Ander Peñak (Tolosa, 1997). Arrazoi du: ez aurreko binakakoan, ez oraingoan, ez du jokatu herrian. Gustatzen zaio Beotibar. Nahiago izan du han izan solasaldia, kalean baino.

Irabazteak indarra eta konfiantza eman ohi du, eta zuk eta Jon Ander Albisuk azken hiru partidak irabazi dituzue. Indarberritu egin zarete?

Bai. Bolada ona harrapatu dugu. Behar genuen, gaizki hasi baikinen. Pozik gaude; izan ere, hariari tiraka, lehen seiren artean muturra sartu dugu. Ea halaxe jarraitzen dugun eta helburua lortzen dugun.

Aurreko bi garaipenak atzetik aurrera egin ostean lortu zenituzten. Aldiz, azkenekoan, Jaka-Mariezkurrena II.aren aurkakoan, hasi eta buka nagusitu zineten: 22-11. Halako partida oso bat egiteko beharra zenuten?

Beharra genuen, bai. Ondo egin genuen gure lana, hasi eta buka. Jon Ander ondo aritu zen hasieratik, oso ondo, eta Erikek eta Jonek ez zuten euren egunik onena izan. Gustura amaitu genuen lehia.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!