«Eraman» zuten taxista oroimenean

Erabiltzailearen aurpegia Jon O. Urain 2022ko urtarrilaren 2a

Triple A-k Paulo Garaialde hil zuela 40 urte bete dira gaur. Txosten bat prestatu dute auziaz, taxi gidaria zena ahanzturatik ateratzeko.

«Paulo Garaialde Jauregizabal taxista hemendik eraman zuen Triple A-k», dio Alegian (Gipuzkoa) Garaialde zena oroitzen duen plakak. Gaur dira lau hamarkada Garaialde tiroz hil zutela. 1982ko urtarrilaren 2a zen, eta atzo beteko zituzkeen ehun urte, bizirik balego. Efemeridea baliatuta, aitaren memoria plazaratu nahi izan du Iñaki Garaialde semeak, eta kasuari buruzko txosten bat ondu du Elixabete Garmendia Lasa kazetariak. Eusko Jaurlaritzaren esku utzi zuten dokumentua astelehenean. «Data borobila denez, asmoa da azaleratzea aitari egin zizkioten injustizia guztiak: bizi zen bitartean, hil zutelako, eta hil ondoren ere bai», dio Garaialdek.

Zein zen Paulo Garaialde? Jaiotzez, Orendaingo errotakoa zen, Iñaki semeak gogora dakarrenez: «Pertsona bat oso irekia, kontuetan eta berriketan aritzeko pertsona bat, abertzalea, jeltzalea, independentista. Oso elizkoia zen, fede handia zuen». Taxi gidaria zen Alegian (Gipuzkoa), eta lanean ari zela hil zuten; gauerdian zerbitzu bat emateko dei bat jaso, eta haren arrastorik ez zen agertu hurrengo eguerdira arte: «Leitzarango ibarrean, basoaren erdian, oso leku apartatuan, haren gorpua aurkitu zuten bi pertsonak. Atestatuak dio bi pertsonak deklaratu zutela gorpu bat aurkitu dutela Leitzaranen. Atestatuetan ez da ageri bi pertsona horiek nortzuk ziren; ez zieten deklaraziorik hartu».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!