Paulo Garaialderen hilketari buruzko txostena egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Gotzon Hermosilla 2021eko abenduaren 27a

Ezkerretik, Garmendia, Garaialde, Artolazabal eta Rodriguez Ranz, txostenarekin. Ezkerretik, Garmendia, Garaialde, Artolazabal eta Rodriguez Ranz, txostenarekin. Asier Bastida / Irekia

Triple A erakundeak hil zuen alegiarra 1982ko urtarrilaren 2an, Berastegin; senitartekoek Jaurlaritzaren esku utzi dute txostena.

1982ko urtarrilaren 1ean Paulo Garaialde taxilaria desagertu egin zen, eta biharamunean haren gorpua aurkitu zuten, bi eskopeta tiro zituela. Triple A erakundeak hartu zuen hilketa bere gain. Laster berrogei urte beteko dira hura gertatu zenetik, eta Garaialderen senitartekoek txosten bat egin dute, haren bizitzaren eta heriotzaren zenbait alderdi biltzen dituena. Elixabete Garmendia kazetariak koordinatu ditu txosten hori egiteko lanak.

Orain, Garmendiak berak eta Paulo Garaialderen seme Iñaki Garaialde Salsamendik Jaurlaritzari eman diote txostena. Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuorde den Jose Antonio Rodriguez Ranzek hartu dute dokumentua. Orain, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzak auziaren ardura hartuko du eta ahaleginduko da «egia, justizia eta erreparazioa» bilatzen.

'Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza' egunkariak duela 40 urteko gertakari hura jaso zuen 2012an, erreportaje batean. Hilketaren egileei buruz egon den nahasmena argitu zuen.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!