Erabakitzeko «prozesu bat adosteko beharra» plazaratu du Gure Eskuk

Erabiltzailearen aurpegia Jon O. Urain 2021eko abenduaren 18a

Erabakitzeko eskubidea «lege bilakatzeko» nahia jaso dute manifestuan, eta «Euskal Herriko gehiengo sozial zabal bat ordezka dezaketen» ehun herritarren atxikimendua bildu. Tartean dira gure eskualdeko Garbiñe Biurrun, Estitxu Eizagirre, Kike Amonarriz, Lorea Agirre, Martxelo Otamendi, Nekane Berriotxoa eta Tarana Karim.

«Herriari hitza emateko garaia da, edo beharbada, herritarrok hitza hartzekoa». Euskal herritarren erabakitzeko eskubidea aitortzeko eta gauzatzeko bidean, Gure Eskuk Arantzazuko santutegira (Gipuzkoa) eraman du bere aldarrikapena, esparru askotariko ehun pertsona esanguratsu elkartuta, adierazteko «burujabetzarako bidean jauzi bat» ematea herritarren esku dagoela: «Esku guztiak norabide berean jartzeko unea da; eragile, erakunde eta herritarrok elkarrekin egin behar dugu bidea, denok baitugu tokia bide honetan, eta norberak bakarrik bete baitezake berea».

Ehun izenpetzaileen artean daude, besteak beste, Tolosaldeko herritarrak ere: Garbiñe Biurrun, Estitxu Eizagirre, Kike Amonarriz, Lorea Agirre, Martxelo Otamendi, Nekane Berriotxoa eta Tarana Karim.

«Euskal Herriko gehiengo sozial zabal bat ordezka dezaketen pertsonengana» jo dute, haien bidez «herritarren borondatea edo herri gogoa ikustarazi asmoz». Hala azaldu zuen Josu Etxaburu Gure Esku-ko bozeramaileak, eta gaineratu erabakitzeko eskubidea «lege bilakatzeko, gizarteko alor guztietatik bultza» egin behar dela: «Eskubideak ekinez lortzen dira».

Segi irakurtzen...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!