Koronabirusa

Osasun larrialdia ezarriko du Jaurlaritzak

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Iraola 2021ko aza. 30a, 12:48

Gotzone Sagarduik esan du Auzitegi Gorenean abian duten auzibidearen ebazpenaren zain zeudela; orain, hori argituta, larrialdia noiz eta nola ezarriko den zehaztea falta da.

COVID-19ari aurre egiteko murrizketarik gabeko aroa iragarri zuen irailaren 6an Eusko Jaurlaritzak; osasun larrialdia indargabetu zuen ordura arteko neurrien ardura izan zuen Labi batzordeak, eta hurrengo egunetik bertan behera geratu ziren ordura arte egon ziren neurri gehienak. Baina berriz ezartzeko asmoa dutela esan du gaur Osasun sailburu Gotzone Sagarduik. «Egoerak txarrera egiten jarraitzen du», onartu du. Hainbat datu eman ditu: atzo, adibidez, 1.274 positibo atzeman zituzten, eta 60 ospitaleratze izan ziren COVID-19ak eraginda Osakidetzako zentroetan. ZIUetan ere muga-mugan daude, aurrez neurri zorrotzagoak hartzeko erreferentziatzat hartu zuten kopuruaren atarian: «49 paziente daude». Osasun larrialdia ezartzeko Espainiako Gorenean osasun neurrien inguruan lehengo astean jarri zuten helegitearen erantzunaren zain geratuko direla esan du Osasun sailburuak. Nabarmendu du neurriak «marko juridiko» egoki baten babesean hartze aldera, itxarotea garrantzitsua dela. Ebazpena handik minutu gutxi batzuetara jakin da: ontzat eman ditu osasun ziurtagiria eskatzeko Jaurlaritzak azaldutako irizpideak. Horiek horrela, orain osasun larrialdia noiz eta nola ezarriko den zehaztea falta da.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!