Elkarrizketa

«Azken urte honek gazitik izan du gozotik baino gehiago»

Erabiltzailearen aurpegia Julen Etxeberria 2021ko aza. 30a, 08:38

Urtebete pasatu da Erik Jaka lizartzarra buruz buruko txapeldun izan zenetik. «Errusiar mendi bat bezalakoa» izan dela dio. Aitortu duenez, «kosta» egiten ari zaio lehengo erritmoa eta konfiantza hartzea, baina itxaropena du «joan den gisan itzuliko dela». Ez du geldirik harrapatuko: «Guztia ematen ari naiz entrenamenduetan».

Azaroaren 29a da, eta oso lasai dago Lizartza (Gipuzkoa). Eguraldiak ez du batere laguntzen giroa egon dadin: hotz egiten du, eta euria ari du gogotik. Baina eguzkia egonda ere ez luke inolako antzik izango iazko data berean bertan bizi izan zenarekin. Egun horretan, lehen aldiz, herriko bizilagun batek buruz buruko txapela jantzi zuen: Erik Jakak (Lizartza, 1994). Lorpen handi horrek herria aztoratu zuen. Baita Jakaren egunerokoa ere. Askoz lasaiago dabil orain. Ezustean harrapatu du urteurrenak.

Bazenekien gaurko egunez duela urtebete izan zinela buruz buruko txapeldun?

Aitortu behar dut: zur eta lur geratu nintzen elkarrizketa hau egitearen arrazoia buruz buruko txapeldun izan nintzenetik urtebete pasatu izana zela esan zenidanean. Ezin nuen sinetsi urtebete besterik ez zela pasatu. Bikotekideari ere komentatu nion, harrituta. Horrenbeste gauza gertatu zaizkit, iruditzen baitzait bizpahiru urte pasatu direla. Txapelketa pila bat jokatu dira: bost, azken binakako hau kontuan hartuta.

Bizirik dituzu orduko oroitzapenak?

Noski, saihetsezina da gogoratzea. Burura oroitzapen txarrak etortzen diren moduan onak ere etortzen dira, eta ordukoak benetan ederrak dira. Baina ezin dena da ametsetatik bizi. Oso argi dut ordukoa lortu banuen oso ondo lan egin nuelako izan zela. Horregatik, ahalegindu behar naiz oso ondo lan egiten jarraitzen, etorkizunean berriro halako aukeraren bat izateko.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!