Koronabirusa

Ziurtagiriaren aurkako erabakia hartu du EAEko Auzitegi Nagusiak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Urdalleta Lete - Jon Ordoñez Garmendia 2021eko azaroaren 22a

Ondorioz, ez du onartu Jaurlaritzaren eskaria. Jatetxeetan eta aisialdirako eta dantzarako jarduerak eskaintzen dituzten lekuetan aurkeztu behar izatea nahi zuen hark.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ez dio baimenik eman Eusko Jaurlaritzari zenbait tokitan ziurtagiria aurkezteko beharra ezartzeko. Joan den astean aurkeztu zuen eskaera Iñigo Urkullu lehendakariaren gobernuak, eta epaileek gaur eman diote ezezkoa. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan azken 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia 150 kasukoa baino handiagoa den herrietan ezarri nahi zuten neurria.

09:30ean bildu dira epaileak baimena eman edo ez aztertzeko. Bi magistratuk babestu dute ziurtagiriaren aurkako erabakia. Luis Garrido epaileak boto partikularra eman du, eta argudiatu du bere ustez baimendu egin beharko zutela ziurtagiria ezartzea. Eusko Jaurlaritzak helegitea aurkeztu diezaioke Auzitegi Nagusiaren erabakiari.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!