Espainiako Auzitegi Nazionalak 'Kalera Info' ixteko agindu du

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Ane Txoperena Iribarren 2021eko irailaren 23a

Oihana Garmendia eta Haimar Altuna, atzo, Donostian egindako agerraldian.

Epaileak «ongietorrien bidez terrorismoari gorazarre egitea» egotzita eskatu du aldizkaria eta webgunea ixteko. Haimar Altuna Sortuko kideak salatu du «oso gertaera larria» dela. Helegitea jarri diote.

Espainiako Auzitegi Nazionalak Sorturen Kalera Info aldizkaria eta webgunea behin-behinean ixteko agindu du, Sortuko Oihana Garmendiak eta Lizartzako Haimar Altunak atzo goizean Donostian egindako presazko agerraldi batean jakinarazi zutenez. Salatu dute epaileak Guardia Zibilaren txostenetan oinarrituta eman duela agindua, fiskaltzak abiatutako diligentzia bati kasu eginez, eta «terrorismoari gorazarre» egitea egotzita. Sorturen abokatuek aginduaren aurkako helegitea tramitatu dute, eta horri ematen dioten erantzunaren arabera izanen da agindua behin betikoa.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko seigarren instrukzio epaitegiko Manuel Garcia Castellon epaileak izenpeturiko autoak zehazten du «ongietorrien bidez eta ETA talde terroristako kideei egindako omenaldien bidez» egiten zaiola Kalera Info aldizkarian eta Kalerakalera.eus webgunean «terrorismoari gorazarre», eta gehitzen du publikazio horiek Interneten dauden «delitu ekintzak eragin» ditzaketela. Hori «eragozteko», Interneteko loturak blokeatzeko galdegiten du epaileak, «gorazarre delituaren arduradunak ezagutzeko ikerketak jarraitzen duen bitartean».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!