Elkarrizketa

«Berriz bizi nahi dut Lehen Mailak dakarrena, bideaz disfrutatuz»

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Fernandez Guridi 2021eko irailaren 3a

Iturria: Alaves

Alavesek denboraldiaurre bikaina egin du, eta sentsazio berak eduki nahi ditu Lehen Mailako debutean. Amasa-Villabonako Itziar Gastearenak «bide berri honetaz ikasteko» gomendatu die gainerako taldekideei.

Joan den denboraldian Alavesek igoera eskuratu izanak garrantzi are handiagoa du Itziar Gastearenarentzat (Amasa-Villabona, 1993). Lortutako helburuak, taldearentzat ez ezik, harentzat ere badu balio berezia: hiru urteren ondoren, Lehen Mailan jokatuko du berriz. Alavesek Betisen aurka hasiko du sasoia, igandean, etxean (12:00).

Denboraldiaurre bikaina osatu duzue: sei garaipen, berdinketa bat, eta porrot bat.

Multzoa mantendu dugu, eta fitxaketak etorri dira, aire freskoa. Denboraldiaurre ona egin dugu; pixkanaka hobetuz joan gara. Athleticen aurkako finalean, aurreko urteko Alaves zein zen erakutsi genuen. Mentalki oso prestatuta gaude, eta fisikoki ere lan ona egin dugu.

Hala ere, Euskal Herria Kopako finala galduta, zapore gazi-gozoa gelditu al zaizue?

Lagunarteko bat baldin bazen ere, kopa lortu nahi genuen. Realaren kontra erakutsi genuen zeintzuk ginen; merezita irabazi genuen. Athleticen aurka, lehen zati oso ona egin genuen, eta bigarreneko azken minutuetan partida joan egin zitzaigun. Horrek ukituta utzi gintuen, baina oso harro nago taldeak egin zuenarekin.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!