Koronabirusa

Jaurlaritzak gauez kalean jende multzoak elkartzea debekatu du

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Iraola - Joxerra Senar - Maddi Ane Txoperena Iribarren 2021eko uztailaren 15a

Neurri berriek jai giroko jende topaketak ez egitea dute helburu.

Gauerditik 06:00etara arte bizikideen topaketak bakarrik onartzea ebatzi dute, dekretu bidez.

Etxeratze agindurik ez, baina kalean jende taldeak elkartzeko debekua bai. Horixe arautzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrentzat: bihar gauerditik hasita, gauerditik 06:00etara arte bizikideak soilik elkartzen ahalko dira kalean; gainontzeko jendea, ez.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan COVID-19aren izurria kontrolatze aldera neurriak ebazten dituen Labi batzordearen bilera teknikoa egin zuten atzo. Jakina zen neurri berriren bat ebatziko zutela, eta iluntzean jakinarazi zuten; baita dekretu bidez onartu ere. Orain arte hartutako neurriak mantentzea erabaki du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, eta horri gehitu dio neurri berria: gauerditik 06:00etara bizikideen topaketak bakarrik onartuko dituzte kalean, bihar gauerditik aurrera. Hala, ezingo dira jende multzoak elkartu espazio publikoetan, gauez. Udalei eman die araua kudeatzeko langintza.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!