Elkarrizketa

«Landare inbaditzaile berrien hedapena eten behar dugu»

Erabiltzailearen aurpegia Unai Etxenausia 2021eko uztailaren 15a

Argazkilaria: Aritz Loiola/ FOKU

Landare inbaditzaileek «kalte larriak» eragin ditzakete biodibertsitatean, Idoia Biurrun EHUko Biologia eta Ekologiako irakasleak ohartarazi duenez. Egun errotuta daudenak galaraztea, baina, zaila dela dio tolosarrak, eta horregatik uste du garrantzitsuena prebentzioa dela.

Procedings of the National Academy of Sciences of USA aldizkarian argitaratu den ikerketa batean parte hartu du Idoia Biurrun (Tolosa, Gipuzkoa, 1966) EHUko irakasleak, bere lantaldearekin batera. Europan jarri dute fokua, eta landare espezie inbaditzaileen inguruko hainbat gako argitu dituzte ikerlariek. Hain zuzen, ondorioztatu dute ugaritasuna, hedapen geografikoa eta zabaltasun ekologikoa funtsezkoak direla espezie inbaditzaileen ahalmena ulertzeko.

Landare inbaditzaileak nola ari dira eragiten ingurumenean?

Datu asko daude, baina oraindik ere gauza asko daude argitzeko. Duela 30 urte inguru hasi zen areagotzen gai honen inguruko kezka; izan ere, kontuan hartzekoa da landare inbaditzaileek sor ditzaketen kalteen inguruko kezka. Hain zuzen, IUCN Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak biodibertsitateari kalte egiten dioten mehatxu larrienen zerrendan bigarren tokian jarri ditu landare espezie inbaditzaileak, inbasio biologikoaren alorrean.

Zein kalte eragin ditzakete zehazki?

Biodibertsitatean eragin larria izan dezakete, dudarik gabe. Landare autoktonoekin lehiatzen dira, eta arriskuan dauden bertako landareak galtzeko arrisku handiagoa daukate inbaditzaileen eraginez. Horrez gain, ekosistemaren funtzionamendua aldatzen dute, eta oso konplexuak diren zenbait alorretan eragiten dute: landareetan, animalietan, mikroorganismoetan... biologikoki harremana dute guztiek. Organismo berriak sartzeak ekosistemaren funtzionamendua aldatzea dakar. Baina ikerketa batzuek hori aztertu duten arren, oraindik ez dakigu zehatz-mehatz zer ekar dezaketen. Eragin sozioekonomikoa ere izaten ari dira landare hauek, eta lanbide askotan kalteak sortu dituzte dagoeneko.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!