Erreportajea

Ezinegonetik haserrerako bidea

Erabiltzailearen aurpegia Unai Zubeldia 2021eko uztailaren 9a

BU12 autobus berria, herenegun, Astigarragako geltoki batera iristen. Argazkilaria: Gorka Rubio / FOKU

Kontzesio aldaketarekin, uztailaren 1ean berritu egin zuten Tolosa, Hernani, Astigarraga eta Donostia arteko Lurraldebusen autobus zerbitzua. Foru Aldundiak defendatu du aspaldikoa zela "zerbitzua bateratzeko eta modernizatzeko helburua", baina kritiko hitz egin dute LABek eta erabiltzaileek.

Kaosa”. Hitz hori errepikatzen ari dira Tolosa, Hernani, Astigarraga eta Donostia arteko Lurraldebusen autobus zerbitzu publikoko erabiltzaileetako asko. Eta “kaosa” salatu du Ekaitz Telleriak ere, LAB sindikatuaren Gipuzkoako garraio arduradunak. Uztailaren 1etik linea horiek jada ez dituzte kudeatzen Garayar, Areizaga eta TSST konpainiek, TBH enpresak baizik —Transitia eta Alsa konpainiek osatzen dute—.

“Aspaldikoa zen zerbitzu guztia bateratzeko eta modernizatzeko helburua, eta, konplexua izan den arren, lortu dugu azkenean, lehiaketa publiko bidez lortu ere”, adierazi du Ander Iturrik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio Publikoko zuzendariak. Berez, duela lau urtekoa da kontzesio berria. “Baina Garayarrek eta TSST konpainiek helegitea jarri zioten lehiaketari”, azaldu du Telleriak. “Azkenerako, lehiaketa berme guztiekin eginda zegoela esan dute epaitegiek, eta horregatik egin du aurrera kontzesioak orain, atzerapen handiarekin”.

Telleriak salatu du, auzia epaitegietan zegoenez, aldundiak egin gabe dauzkala aurretik egin beharreko lanak. “Besteak beste, udalekin gaia kontrastatu gabe zeukan, eta bere plana inposatu du”. Langileen kasuan, LABeko arduradunak esan du lantalde berberak jarrai dezan bermatu dutela —LABek dauka gehiengoa—. “Baina oso kaskarra da zerbitzua”, eta aldundia egin du horren erantzule. “Are gehiago, zerbitzua ematen duen enpresak ere ez zekien zein zerbitzu eman behar zuen, langileei ekainaren 30ean banatu zizkielako ordutegiak”.

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!