UEMAko herrietako bost osasun langiletik batek ez daki euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Agirre Perez 2021eko ekainaren 9a

Iraitz Lazkano eta Garikoitz Goikoetxea UEMAko arduradunak Legebiltzarrko Osasun Batzordean. Raul Bogajo / FOKU

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak osasun zerbitzuari buruzko azterketa aurkeztu du Legebiltzarrean. Bereziki kezkatuta agertu da pediatria zerbitzuarekin. Tolosaldeko 28 herrietatik 18 daude Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, bere udalerrietako osasun zerbitzuari buruzko azterketa aurkezteko. Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariak eta Garikoitz Goikoetxea teknikariak eman dute jasotako datuen berri, eta, besteak beste, jakinarazi dute mankomunitateko herrietako bost osasun langiletik batek ez duela euskara gaitasuna egiaztatuta.

UEMAk bi urtetik behin egin ohi du behaketa, eta azterturiko azken epetik hona geldialdi bat egon dela nabarmendu dute txostenaren egileek. «Begirada luzeagoarekin begiratuta, bai, hamarkada hauetan asko egin dugu aurrera. Baina azken urte hauetan udalerri batzuetan arazo batzuk betikotzen ari direla iruditzen zaigu», adierazi du Goikoetxeak.

UEMAk Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako udalerri euskaldunak biltzen ditu, herritarren arteko euskara indizea %70etik gorakoa dutenak. Hala, osasun zerbitzuei buruzko txostenak mankomunitateko kide diren herri guztien azterketa biltzen du, baina gaur Eusko Legebiltzarreko agerraldian soilik Osakidetzari dagozkion datuak aurkeztu dituzte. Nafarroako datuak abenduaren hasieran jakinarazi zituen UEMAk, Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldian.

Albistea osorik Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!