B-Egiaz plataformak iragarri du «bide berriak» jorratuko dituela «GALen atzean nor egon zen» jakiteko

Erabiltzailearen aurpegia Gotzon Hermosilla 2021eko ekainaren 2a

Pili Zabala eta Maria Jauregi, Foro Sozialak 2019an egindako topaketa batean. Iturria: Jon Urbe - Foku

Ostiralean agerraldia egingo dute Madrilen, eta Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak haien eskaerei emandako erantzuna jakinaraziko dute. Pili Zabala tolosarra da plataformako kideetako bat.

Joan den otsailean BERRIAri emandako elkarrizketa batean, Pili Zabalak iragarri zuen plataforma berri bat sortu zutela «GAL ikertzeko» eta talde horren atzean nortzuk zeuden jakiteko, auziari buruz prentsan agerturiko informazio berrien karietara. B-Egiaz da plataforma berri horren izena, ehun bat lagunek osatzen dute, eta datorren ostiralean agerraldia egingo dute Madrilen.

Albistea osorik berria.eus webgunean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!