Angulas Aguinaga enpresak arrautza frijitu izoztuaren patentea erosi du

Erabiltzailearen aurpegia Jone Arruabarrena 2021eko maiatzaren 18a

Iturria: Angulas Aguinaga

Iruran dagoen enpresak itsas produktuen sektoretik kanpo kaleratuko duen lehenengo produktua izango da, eta fakturazioa bikoiztea du helburu. Gehienbat, ostalaritzan erabiltzen dira arrautza frijitu izoztuak.

Europa mailako arrautza frijitu izoztuaren patentea bereganatu du Angulas Aguinaga enpresak. Itsas produktuen sektoretik at kaleratuko duen lehenengo ekoizkina izango da, eta enpresaren fakturazioa bikoiztea du helburu. Hain zuzen, 2020-2025eko plan estrategikoaren barnean dago operazio hau, eta plana bukatzerako 450 milioiko fakturazioa izatea espero dute. Enpresak, beste hainbat marka ere merkaturatzen ditu gaur egun: Krissia, La Gula del Norte, Aguinamar, Angulas Aguinaga Profesional, Royal eta Riunione.

Elikagaiak aldez aurretik prestatu eta horiek banatzeaz arduratzen den HORECA kanalarekin daukan lankidetza indartzeko ere balio izango du arrautza frijituaren aldeko apustuak. Izan ere, Ignacio Muñoz Calvo enpresako lehen zuzendariak azaldu duenez, sukalde handietako jarduera «errazagoa eta seguruagoa» egitea da produktuaren helburua. Horrez gain, arrautza frijituak eskaintzen duen moldakortasuna ere faktore garrantzitsu bat izan da produktua aukeratzeko orduan.

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!