Beste bi greba egun egitera deitu dute Gipuzkoako zahar etxeetan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Urdalleta Lete 2021ko mai. 14a, 09:26
Tolosako Uzturre egoitza.

ELAk eta LABek hilaren 20an egingo dute lanuztea, eta ELAk ekainaren 14an ere bai. Langileekin ez biltzea aurpegiratu diote aldundiari.

Gipuzkoako Foru Aldundiari «ez mugitzea» eta «langileekin biltzeko gai ez izatea» egotzita, ELA sindikatuak grebara deitu ditu Gipuzkoako zahar etxeetako langileak beste bi egunetarako; hain zuzen, maiatzaren 20rako eta ekainaren 14rako egin du deialdia. Bi lanuzteetako batekin bat egin du LABek, nahiz eta bere kabuz egingo duen protesta hilaren 20an. Adinekoen egoitzetarako sistema «publikoa, doakoa, unibertsala eta pertsonak erdigunean jarriko dituena» eskatu dute.

Beste bi deialdi eginda, orain arteko greba dinamikari eutsi nahi dio ELAk, «bizitza zaintzen duten langileak balioan jartzeko eta adinekoei kalitatezko zerbitzu bat emateko». Gipuzkoako zahar etxeetako «gatazka larritzen» ari dela azpimarratu dute, Gipuzkoako Foru Aldundia «beste alde batera begira» ari delakoan: «Ez du gaitasunik izan langileekin biltzeko, behin baino gehiagotan eskatu arren».

Egungo zahar etxeen eredua ere ez dute begi onez ikusten: «Hain ondo dakite huts egindako zahar etxeen eredu bat dela eta langileen menpe daudela, ezen esplotatuta eta menperatuta behar gaituzte iraunarazteko».

 

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!