Juan Kruz Igerabidek 'Doneaneko alaba' eleberria plazaratu du

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Sarasola 2021eko maiatzaren 13a

1936ko gerrako gertaera latzen ondorioek txirikordatzen dituzte liburuko bi protagonisten bizitzak.

Zauri sakonak utzi zituen 1936ko gerrak. Eta zauri horiek dira Doneaneko alaba eleberriaren abiapuntua, baita istorioko protagonisten bizitza lotzen dutenak ere. Nork bere zauriak dituzte liburuko narratzaileak eta Doneaneko familiak, Juan Kruz Igerabide Adunako egileak azaldu duenez: «Zauri horiek lotzen dira, eta horrek, nolabait, destinoa markatzen die narratzaileari eta familia horri». Alberdania argitaletxearekin plazaratu du lan berria idazleak, eta Jorge Gimenez Bech editorearen laguntzaz aurkeztu, Donostian.

«Juan Kruzek alor ugari aitzurtu ditu bere lumaz, eta emaitza onak, borobilak eta ugariak utzi ditu ildo guztietan», nabarmendu du editoreak, idazleak askotariko generoak landu dituela gogora ekarrita: «Eleberri sendo eta umotua dakarkigu orain, gutun luze baten eran taxutua». Iloba bati idazten dio gutun hori narratzaileak; 1936ko gerrarekin hasi eta mendearen amaierara bitarte doazen gertakariak argitzeko baino gehiago, «bere barrua hustu nahian, bere sorbalda zamatik arindu nahian». Istorioaren narratzailea unibertsitateko irakaslea da, eta bere lanbidean topatu du «halako gotorleku bat, bizi izatearen kontra. Soraiotasuna errazten dion toki batean gotortu da, munduan erosoago bizitzeko. Baina iritsiko da Doneaneko alaba, eta aldaketak ekarriko ditu berarekin, besteak beste, narratzailearen baitara». Hain zuzen ere, iraganeko zauriek lotzen dute bi pertsonaien bizitza.

Jarraitu irakurtzen Berriaren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!