Urmuga, mugen gainetik

Erabiltzailearen aurpegia Jone Arruabarrena 2021eko maiatzaren 5a

Bilboko Euskal Museoan aurkeztu zuten aurtengo Urtemuga ekinbidea, atzo.

Euskal Herriko mendebaldetik hasi eta ekialdera egingo du aurten ere Urmuga egitasmoak, 19 etapako ibilbide batean; mendia eta musika batuko ditu bidean. Besteak beste, Gorka eta Nerea Urbizu, Olatz Salvador, Dupla, Anari, Niko Etxart eta Chill Mafia taldeek parte hartuko dute kontzertuetan. Migel Zeberio tolosarra da ekinbideko antolatzaileetako bat.

Urmuga gauza asko dira, baina ezaugarri berezi bat dauka: bidaia bat da». Horrela aurkeztu zuen egitasmoa Felipe Uriarte mendigoizale eta Urmugako antolatzaileak, atzo. Bidaia horretan, hemeretzi egunez oinez zeharkatuko dute ekinbideko parte hartzaileek Euskal Herria. Baina ohartarazi du: ez da bidaia fisiko bat soilik, baita barne bidaia bat ere. «Zatituta bizi garen herri honetatik, osorik eta elkarturik bizi izan zen herri batera, eta etorkizunean ere berriz elkartuko den herri horretara bidaia bat da», azaldu du.

Garobel mendilerroan barrena abiatuko da Urmuga egitasmoa, uztailaren 13an, eta, hemeretzi egunez, Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatuko du, uztailaren 31n Hiru Erregeen Mahaian bukatu arte. Espedizioan, mendizaleak eta musikariak elkartuko dira. Izan ere, mendizaletasuna eta musika batzen dituen egitasmo bat da Urmuga.

Iaz egin zuten lehen aldiz ekinbidea, eta, izandako arrakastaren ondoren, aurten berriz egingo dute. Urmuga Euskal Herria josten duen ertz luze bat da: Garobel Mendilerrotik Auñamendietako Hiru Erregeen Mahairaino doana, eta hortik hartu du egitasmoak izena.

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!