Subijanak justizia errestauratiboa lortzea jarri du helburutzat

Erabiltzailearen aurpegia Irati Urdalleta Lete 2021eko apirilaren 30a

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren presidente kargu hartzea, atzo.

Iñaki Subijanak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren presidente kargua hartu du. Garbiñe Biurrun tolosarrak pasatu dio lekukoa, lan horretan hamar hilabetean behin-behinean aritu ostean.

Iñaki Subijanak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren presidente kargua hartu du. Pandemiarako «araudi zehatz bat» eskatu die legegileei; auzitegiei, berriz, «argi» azaltzeko erabakien irizpideak. Magistratu progresistak Juan Luis Ibarra ordezkatuko du, hark erretiroa hartu duelako. Kargua hartzeko ekitaldia atzo egin zuten, Bilbon. Bertan, hainbat helburu finkatu zituen; besteak beste, justizia errestauratiboa eta elebiduna lortzea. Subijanak gazteleraz egin zuen hitzaldi osoa; euskaraz egindako hitz bakan batzuk izan ezik.

Bere jardunerako bederatzi xede zehaztu ditu. Justiziak «biktimei eragindako bidegabeko kaltea erreparatzeko ereduen» aldeko apustua egin behar duela iruditzen zaio. Bide horretan, justizia errestauratiboaren alde egin du Subijanak, bai zigor eta espetxe arloan, baita arlo juridiko zibilean, familiarrean, komertzialean, administratiboan eta sozialean ere. Zigor eta espetxe arloan, bi helburu lor daitezkeela uste du: «Pertsonak berriz elkarrekin konektatzeko beharrak betetzea; hala nola eragindako bidegabeko kaltearen erantzukizuna bere gain hartzea eta kalte horren erreparazio materiala eta emozionala, ahalik eta mailarik handienera iritsi arte eta justizia publikoaren aginduak betetzea, eragindako bidegabekeria aitortuz eta horrek eragindako desoreka konponduz».

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!