Arnasa Gara

Telleria: «Bertako gastronomia famatzen dute, eta gaztelera saltzen dute euskal produktuekin batera»

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2021eko martxoaren 26a

Antton Telleria tolosarra izan da Arnasa Gara kanpainako lehen elkarrizketatua. BERRIAren Instagram kanalean egin diote elkarrizketa.

Euskara da gure postalik ederrena du izena Arnasa Gara kanpainako lehen bideoak. Bi gazte katalan, terraza batean, saiatzen dira ahalik eta ondoen prestatzen esan beharrekoa, zerbitzariari euskaraz eskatzeko. Euskalkiaren arabera ere mezua findua dutenean, zerbitzariak: «¿Qué os pongo?», gaztelaniaz. Bi minutuko bideo bat da, Hiru Damatxok egina Uemak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak antolatu duten Arnasa Gara kanpainarako. Egoera horrek, baina, gogoetarako bidea eman dio Antton Telleria irrati esatari, aurkezle eta umoristari. Nagore Arin kazetariarekin solastatu da, BERRIAren Instagram kontuan.

Albistea osorik berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!