'Naparra auziko' dokumentazio osatua eman dio Jaurlaritzak sendiari

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2021eko martxoaren 24a

Eneko Etxeberria Naparraren anaia Mont-de-marsango bilatze lanetan, 2017an. Iturria: FOKU

Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra-ren sendiari dokumentazioa emanda, gorpua bilatzeko lanetarako «akuilu» izan dadin espero dute. Ikerketa eragingarri bat sustatzea du helburu. 41 urte daramatza desagertuta. Egia Jakiteko Eskubidearen egunaren harira egin dute ekitaldia. Iruindarra zen Joxe Migel Etxeberria Naparra, baina urtero ekartzen dute gogora Lizartzako Igarolabekoa familiako baserrian. 

Eusko Jaurlaritzak Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra zenaren familiari eman dio haren desagerpenari buruz duen dokumentazio osoarekin ondutako txostena. Helburua da ikerketa eragingarri bat sustatzea, eta auziari buruz inork informaziorik balu, modu anonimoan izanda ere, informazioa jasotzea, ikerketan laguntzeko. Argitzeko «akuilu» izan nahi luke. Txosten hori EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco katedrak osatu du. Nazioarteko Giza Eskubideen Bortxaketa Larrien Kasuen eta Egia Ezagutzen Eskubidearen Egunaren harira egin dute ekitaldi hau, Donostian. Agerraldian izan dira Monika Hernando Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendaria. Bertha Gaztelumendi dokumentuaren egileetako bat eta Jon Mirena Landa txostenaren zuzendaria. Dokumentu hori jaso du Eneko Etxeberria Alvarez, Naparraren anaiak, sendiaren izenean.

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!