Ikastolak, laguntza sarea iruten

Erabiltzailearen aurpegia Irati Urdalleta Lete 2021eko otsailaren 26a

Urtero Ikastolen Elkarteko familiek jarritako diruaren bidez, diruz laguntzen diete zailtasunik handienak dituzten ikastolei. Atzo erabaki zuten zer proiektu babestu, eta Ibarrako Uzturpe Ikastolako lur mugimenduek eragindako kalteak konpontzen laguntzeko 50.000 euro bideratzea adostu zuten.

Eman eta jaso. Jaso eta eman. Horixe da elkartasuna, eta helburu hori jarrita sortu zuten Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea, 2012an. Honetan datza Elkartasun Ikastolen proiektua: Ikastolen Elkarteko familia bakoitzak diru kopuru bat jartzen du, eta gehien behar duten ikastolei laguntzeko erabiltzen dute bildutakoa. Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusia dute gaur, eta han dira erabakitzekoak zer proiektu babestu.

Duela zortzi urte pasatxo jarri zuten martxan Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea, baina Jose Luis Sukia Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, «solidaritate kontzeptua» aurretik dator. Hain zuzen ere, 1992an martxan jarritako ikastolen Elkartasun Kutxan ditu oinarriak. Ordutik, hemezortzi milioi eurotik gora banatu dituzte Euskal Herri osoko ikastolen artean, eta, egun, urtean 800.000 euro izaten dituzte banatzeko.

Diru hori «arazo koiunturalak» konpontzeko erabiltzen dute, eta ez «arazo estrukturaletarako», Sukiak nabarmendu duenez: «Arazoa estrukturala baldin bada, beste irtenbide batzuk bilatu behar ditugu, eta bideragarritasun planak egin behar dira». Hau da, laguntza ez dute ohiko funtzionamendu gastuetarako ematen, inbertsio edo proiektu berrietarako baizik. Beraz, ondo finkatua dute zertarako erabili behar den Elkartasun Kutxako dirua: ikastolak sortzen laguntzeko, «inbertsio estrategiko» berriei aurre egiteko, «aktibitate estrategiko» berriak martxan jartzeko eta garatzeko...

Albistea osorik berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!